Wy/eu/Mundakako ibilbideak

< Wy | eu
Wy > eu > Mundakako ibilbideak

Bizkaiko Mundaka udalerriak hainbat ibilbide ditu:

Santa Katalinako ibilbidea

edit

Itsaslabarraren irtengunean dagoen belardia da Santa Katalina, eta ermitak ere izen bera du. Eraikina zenbait al­diz berritu badute ere, hasierako estilo gotikoaren ezaugarriak antzematen zaizkio.

Haren barruan ofrenda bat ikusten da: belaontzi bat, eskala txikian xarmanki muntatua, eta bi maskor erral­doi, kapitain batek Filipinetatik ekarriak, ur bedeinkatuarentzako ontzi bezala erabil­tzen dituztenak.

Mendeetan, herriko marinelak ermitan bil­tzen ziren urtero, azaroaren 25ean, Santa Katalina egunean hain zuzen ere, etxezaina, kontularia, epaileak, ultramanak eta talaiariak aukeratzeko.

Portuondoko begiratokira ibilaldia

edit

Hirigunetik kilometro batera dago, Gernikarako bidea hartuta. Gure aurrean padurak, senaiak, ubidea, Laida hondartza, eta Gernikako itsasadarra, Kantauri itsasoan isil‑misil­ka hondoratzen dena.