Ipar Amerika Amerikaren barnean dagoen azpi-kontinente bat da. Wy/eu/Ozeano Artikotik Wy/eu/Mexiko eta Wy/eu/Guatemala arteko mugaraino heltzen dena. Geografikoki Wy/eu/Erdialdeko Amerika eta Wy/eu/Karibeko herrialdeak ere bertan sartzen dira.
Bere eremua 24.490.000 km² da, Lurraren %4.8a, eta, 2006ko urrian, 514.600.000 biztanle zituen. Hau da, munduko hirugarren kontinenterik handiena da, Wy/eu/Asia eta Wy/eu/Afrikaren ondoren, eta laugarren populatuena Wy/eu/Asia, Wy/eu/Afrika eta Wy/eu/Europaren ondoren. Ipar Amerikak, Wy/eu/Hego Amerikarekin batera, Amerika sortzen du.